Kapitain pilotu

Argitaratua: osteguna, 19 iraila 2019, 9:48
Iñaki Villoslada

Abiadore hitza baztertzea nahi du Euskaltzaindiak hegazkinlari eta pilotu aldeztuz. Abioi ez dago hobetsita (aireko eta hegazkin baizik), Hiztegian dagoen arren; baina gaztelaniaz (avión) eta frantsesez (avion) erabiltzen denez zaila izango da abioi hitza ez erabiltzea barra-barra. Ildo beretik, aeroplano ez da hautatu beharreko hitza aireplano baizik. Abionetaz ere ahaztu behar dugu aireplano txikia bailitzateke erabili beharrekoa. Aireportua da, noski, tokia horiek guztiak lurreratzeko eta aireratzeko edota aerodromoa (ez airedromo).

Anabasa hori ordenatu dezagun taula batean:

hitza

erabilera

hobe

baztertua edo ez hobetsia

aireko

abioi

Ipar. Airekotik jaitsi zen New Yorketik.

hegazkin

abioi

Hegazkinez joan. Gerra-hegazkina. Air France hegazkin konpainia. Garraio hegazkina.

aireplano

aeroplano

 

Aireplanoa gidatzen ikasi zuen.

aireplano txikia

abioneta

Hegazkin arina, aireratzean 5.670 kg edo gutxiago pisatzen duena.

hegazkinlari

pilotu

 

abiadore

Hegazkin bat gidatzen duen pertsona.

 

abiazio

 

Hegazkin bidezko garraioa; garraiobide horri dagokion jarduera.

 

  • Nonbait Amerikako ingelesezko maileguak hobetsi dira…, aeroplane estandarra izan baita urte askotan British Englishean, nahiz eta nonbait airplane indarra hartzen ari den britainiarren artean ere.
  • Honenbestez, Euskaltzaindiak nazioarteko joera hartu du, euskararen orain arteko zenbait erabilera eta frantses-gaztelaniazkoak alde batera utzita (avión hitza gaztelaniaz frantsesezko mailegua da). Hala eta guztiz ere, abiazio hitza azaltzen da, aviation hitzaren ordaintzat, eta, gainera, honako mailegu hauek ere badaude: aeronautika, aerodromo, aeroklub.
  • Hegazkinekin zerikusia duten beste hitz batzuk –Euskaltzaindiaren Hiztegitik jasoak– honako hauek dira: biplano, charter, erreaktore, hangar, hegaldi, helize, fuselaje, jausgailu, kabina, komandante (aireko batean agintzen duen pertsonatzat definitzen du Hiztegiak esanahia gaztelaniari eta frantsesari mailegatuz –nazioartean kapitaina baita airekoren agintea duena-), pasaiari, ur-hegazkin, aire kontrolatzaile.
  • Bukatzeko, pilotu hitzaren beste adiera bat merezi du aipatzea, hots: hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, lehen osagaian aipatzen dena eredu, proba edo adibide dela adierazteko:  
    • Material hori probatzen hasi ginen bederatzi ikastetxe pilotutan.
    • Orain arte programa pilotua izan dena indarrean jarri nahi du Hezkuntza Sailak (Euskaltzaindiaren Hiztegia).

 

INFORMAZIO OSAGARRIA

"Hegazkin txikia"