Juan Miguel Gutiérrez zendu da

Argitaratua: asteartea, 19 otsaila 2019, 12:10
Juan Miguel Gutiérrez

Juan Miguel Gutierrez lankide ohia zendu da 73 urte zituela. Urte asko eman zituen Juan Miguelek  HABEn, 1981eko urritik 2010eko abendura hain zuzen,  ikus-entzunezkoen arloko hainbat eta hainbat lan eginez. Horien artean, azpimarratzekoa da “Bai Horixe” telesaio ezaguna. Juan Miguel izan zen film-zuzendaria. Telesaio haren diseinua eta grabazio-lanak HABEn bertan egin ziren, antzezle askok lagunduta: Ramon Agirre, Elena Irureta, Jose Ramon Soroiz, Mikel Garmendia, Kontxu Odriozola…  Euskal Telebistan ikusi zen lehenengo aldiz, eta 1986tik 1990 urtera bitarte iraun zuen. 

Ezaguna da, bestalde,  Juan Miguelen ibilbidea zinemagile gisa, euskal zinemaren bultzatzaileetako bat izaki: dokumentalak, Ikuskak, zinema-ikastaroak, etab. Berak egindako lanek merezi duten aitortza eginez ibilbide horren nondik norakoen berri eman dute komunikabideek. Goian bego.

Informazio osagarria


Argazkia: Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga (Euskonews-en, CC lizentziapean)


Show comments
  • 2012ko maiatzekoaIñaki Murua - ar., 19 ots 2019, 12:14
    Naiz webgunean berak egindako Ikuska saileko "Euskaldunberriak" dokumentala jarri dute gaur