Joshua Fishman: Hizkuntz politikarako proposamen berri bat. Euskaraz, euskarari moldatua

Argitaratua: larunbata, 14 apirila 1990, 10:35
Bestelako lankidetzak

Zertarako dira hizkuntzak? galdera norbaitek egiten badit, hasiera batean eta ikasitakoaren bapatekotasunaz baliatuz, betiko lelo akademikoa izango da ene erantzuna. Baina galdera hori gure barruko bigarren espazio, solairu edo biltegira bidaltzen badugu, non dagoen inork ez dakien leku mugatzaile eta majiko horretara, beharbada, ez derrigorrez, erantzun ezberdina letorkiguke