Itzultzaile automatikoak - Euskararen tresnak

Argitaratua: ostirala, 20 iraila 2019, 8:52
  • Atala:
  • Gaiak HEOC:
    • LANA: Lanbideak, lan-tresnak, lantokiak, soldatak, lan-baldintzak...
    • EUSKAL INSTITUZIOAK: Udalak, Foru Aldundiak, Jaurlaritza
Itzultzaile automatikoak
  • Atala:
  • Gaiak HEOC:
    • LANA: Lanbideak, lan-tresnak, lantokiak, soldatak, lan-baldintzak...
    • EUSKAL INSTITUZIOAK: Udalak, Foru Aldundiak, Jaurlaritza
  • Bisitak: 136
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 0

www.euskadi.eus webgunean, euskararen tresnen artean, bi itzultzaile automatiko aurki daitezke: itzultzaile gramatikala eta itzultzaile neuronala.

Lehenak, itzultzaile gramatikalak, testuak gaztelaniatik edo ingelesetik euskarara, eta euskaratik gaztelaniara edo ingelesera itzultzen laguntzen du, testu formatuan, eta 1500 karaktereko muga du. Bigarrenak, berriz, neuronalak, testuak euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara itzultzen laguntzen du, testu formatuan, eta 4000 karaktereko muga du.

Itzulpen automatikoko sistema hauek ordenagailu-programak dira, eta antzeko beste edozein sistema bezala, laguntza tresnak baino ez dira, eta ezin dute, inolaz ere, giza itzultzailea ordezkatu.