Israelgo Telebista

Argitaratua: ostirala, 20 apirila 1984, 10:40
Gai monografikoa

Israelek 1948. urtean lortu zituen bere askatasun eta burujabetza. Garai hartan Israelen bizi ziren juduak 650.000 ziren. Horietatik euneko 90ek hebraieraz zekien, gutxi zein asko. Hogeita hamasei urte geroago, Israelen bizi diren juduak 3,5 milioi dira. Ehuneko 55 Israeletik kanpora jaioak dira eta nekez aurki daiteke hebraieraz ez dakienik. 

Gaur egun hebraiera da Israelgo administrazio, hezkuntza eta komunikabideetako hizkuntza ofiziala. Umetan hebraieraz ikasi zuen lehen belaunaldiak 30 urte inguru ditu, eta bere heziketan zehar, eskola, prentsa idatzia, irratia zein telebista hebraieraz aurkitu izan ditu ia betidanik.