Testu-ereduak A1 Irakurmena: Jarraibidea

Argitaratua: asteazkena, 6 uztaila 2016, 10:49
irakumena A1

Ekintza komunikatiboa: Eguneroko bizitzako zenbait egoeratan -etxetresnei buruzko instrukzioak ematerakoan, esaterako-, oinarrizko hitz eta esaldi sinplez osatutako jarraibide errazak ulertzea.

Jarraibidea

Joseba:

Ni lanera noa eta ez ahaztu: garbigailua jarri.

Gogoratu:

"Hartu arropa eta sartu garbigailuan. Gero, ipini xaboia lehenengo kutxatilan eta leungarria bigarrenean. Jarraian, aukeratu programa eta tenperatura, eta sakatu botoia. Bukatu ondoren, atera arropa eta eseki eguzkitan."

Ama

Comments