Euskara eta euskal kulturako bost irakurle hautatzeko deialdia

Argitaratua: asteazkena, 31 martxoa 2021, 9:10
Etxepare Institutua

Bost irakurle hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egitea erabaki du Etxepare Euskal Institutuak, honako unibertsitate hauetako batean aritzeko: 

Gaur, hau da, 2021eko martxoaren 31ko EHAAn eman da argitara Etxepare Euskal Institutoko zuzendariaren Ebazpena; bertan daude jasota, besteak beste, deialdiaren helburua, baliabide ekonomikoak, hautagaiek bete behar dituzten baldintzak,  lan-baldintza zehatzak eta egonaldiaren baldintzak unibertsitatearen arabera eta eskabideak aurkezteko lekua eta epea. Azken honi dagokionez, hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, alegia, apirilaren 1etik 30era.  

Etxepare Institutuaren webgunean dago eskura irakurletzei buruzko informazio orokorra , baita deialdi honi buruzko informazio zehatza ere.