Irakasleen Eguna ospatzen da gaur, urriak 5

Argitaratua: astelehena, 5 urria 2020, 1:26
UNESCOren logoa

Irakasleen estatusaz ILO/UNESCOk 1966an aurkezturiko gomendioen urteurrena ospatzen da mundu osoan, 1994az gero, urriaren 5ean.

Gomendiook mugarri izan ziren irakasleen eskubide eta betebeharren alorrean, bai eta haien hastapeneko prestakuntzaren zein ondoko heziketa, kontratazio, lanbide, eta i(ra)kasteko baldintzen estandarrei dagokienez ere.

Zorionak, beraz, irakasle guztioi!