lrakasle komunikatiboa

Argitaratua: osteguna, 14 abuztua 1986, 11:30
gela irekia

Furi-furian dago gaur egun hizkuntz irakaskuntzaren alorrean «komunikatibo » hitza. Hain furian ere, irakaskuntzaren osagai guztiak kutsu komunikatiboaz jotzeko zorian bait daude: helburuak eta metodologiak, metodoak eta teknikak, ariketak eta jardunak.
Arazoz ondo hornitua dagoen edozein alorretan gertatu ohi da sarri. Bapatean sortu dela halako hitzen bat, askotan inork gutxik dakiena zer esan nahi duen, eta badoazela denak erleak loretara bezala, gaitz guztien sendagaia non aurkituko. Ez alferrik gehienetan. Mirariak urri nonbait. Horrelakoetan, gainera, ez da urruti ibiliko merkatari lotsagabe horietakoren bat, jendearen irrikan merkantzia saltzeko aukera ezin hobea ikusiz, bere betiko ardo merkea etiketaz aldatu eta munduko onenaren izenean salduko duena. Eskerrak geroak bereziko dituen ozpinak eta ardoak. Bitartean, ordea, zenbat bihoztar, ernegatze eta frustrazio ...