Irakasbilen parte hartzeko bideak

Argitaratua: osteguna, 2017(e)ko irailaren 28(e)an, 13:56(e)an
Prosumirtuatzailea

"Irakasbil, HABEren atal berria" artikuluan zein esparru hau aurkezteko egindako azalpenetan adierazitakoari jarraikiz, bat baino gehiago dira parte hartzeko bideak.  Ondoko irudian daude laburbildurik.

Irakasbilen parte hartzeko bideak

Artikulu berean, prosumirtuatzaile kontzeptua aipatzen da,  Hector Ríosek proposatutakoari jarraikiz: 

"kontsumitzaile hutsak diren erabiltzaileak baino, prosumirtuatzaileak behar ditugu; alegia, jaso, ekoitzi eta partekatzen edota elkarri eragiten dioten pertsonak".

Hau honela, Irakasbilen parte hartzeko hiru bideak uztartuko lituzke bere baitan prosumirtuatzaile denak: edukiak irakurri, edukiak ekoitzi eta komunikatu.

Prosumirtuatzailea


Azkenik, ez ahaztu Irakasbilek Twitter esparruan badela erabiltzaile aktiboa: @Irakasbil 
Hor ere, parte hartzeko eta elkarri eragiteko bidea ez da bakarra. Esaterako, jarraitzaile izan zaitezke; aipatu, bertxiokatu edo mezuei erantzun ahal diezu; #eusirik ("euskara ", "irakatsi" eta "ikasi" hitzetatik sortutakoa bera) bezalako traolak baliatu..,