Ipuinen inguruan

Argitaratua: astelehena, 4 otsaila 2019, 10:54
Ipuina.eus
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Bisitak: 131
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ipuina.eus webgune berria jarri du abian Susa argitaletxeak. Koldo Izagirre idazleak egin du ipuinen bilketa eta gaurkotze lana. 21 ipuin daude une honetan; 1804koa da zaharrena eta 1993koa berriena. 

Eta ipuinen bila dabilenak baditu iturri gehiago Sarean. Besteak beste, Ikasbil gunean 87 ipuin daude. Maila eta motaren arabera egin daiteke bilaketa zehatzagoa, gainera. Kasu batzuetan, testuaz gain audioa ere badago.

Hortaz aparte, Etxegiroan.eus atarian honelakoak aurkituko ditugu: narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak. Ahoz grabatuak daude eta musikaz batera eskaintzen dira.