Instrukzio bidezko hizkuntz ikaskuntzari lotutako dimentsio psikologiko eta emozionalen inguruko ikerketa: oztopoak eta aukerak*

Argitaratua: ostirala, 11 maiatza 2007, 3:35
hizpide 64

Artikulu honetan ideia nagusi hau aurkeztu nahi dut: bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan (BHI) bigarren hizkuntzaren (H2) ikaskuntzari lotutako dimentsio psikologiko eta emozionala kontuan hartu behar direla, baina ikerketa-programa hori gauzatzen hasi aurretik zenbait oztopo epistemologiko eta metodologiko gainditu beharra dagoela. Ideia hori azaltzeko, lankideekin batera azken hamarkadan zehar garatu ditudan bi ikerketa-programa aztertu ditut zehaztasun handiz, bi alderdi hauetan oinarrituz nagusiki: kanporakoitasuna (estrabertsioa) aztertu dugu, batetik, BHIn gizabanakoen arteko desberdintasunen tradizioaren barruan ikertu beharreko aldagai psikologikotzat hartuz, eta H2)n emozioak nola adierazten diren aztertu dugu, bestetik.

Artikuluan zehar azaltzen dudanez, ikerketa isolatu edo bakartuen aurka jotzen dut. Eta instrukzio bidezko BHIn jakintza-alorren arteko harreman handiagoa behar dela diot. Testuan esaten dut aniztasun metodologiko eta epistemologiko handiagoa izango bagenu, instrukzio bidezko BHIren gaineko ikerketak hobetu egingo liratekeela.

Azkenik, iruditzen zait ikertzaileek afektua eta emozioak gehiago aztertuko balituzte, atzerriko hizkuntzak ikasteko materialen egileak eta atzerriko hizkuntzen  irakasleak gehiago arduratuko liratekeela ikasleei emozioak H2n komunikatzen eta hizkuntza horretan gaitasun soziokulturalak garatzen irakasteko garaian.