"Ingura" proiektua: ikasmaterialak sortu eta argitaratzeko kontratua

Argitaratua: Thursday, 12 May 2022, 8:56 AM
Ingura

"Ingura" deritzon euskara ikasteko ingurunerako ikasmaterial digitalak sortzeko eta argitaratzeko kontratua abian jarri da Eusko Jaurlaritzan; HABE da erakunde sustatzailea. 

Plegu teknikoan azaltzen denari jarraikiz, bi kidez osatutako lantalde batek burutuko du zehaztutako zeregina: helduen euskalduntzerako oinarrizko mailetarako online ikas-irakas ereduko (autoikaskuntza edota ikaskuntza tutorizatua) material digitala sortzea eta ikas-plataforman argitaratzea.

2022ko ekainaren 1eko 23:59an bukatuko da eskaerak aurkezteko epea. HABErekin harremanetan jartzeko muga, aldiz, egun bereko 18:00ak.

  • Harreman teknikorako: Eskarne Lopetegi Zalakain (e-lopetegi@habe.eus; 943 022 612)
  • Administrazio-harremanerako: Itziar Azurza Sorrondegi (kontratuak@habe.eus; 943 022 636)

Informazio guztia, Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publikoa Euskadi plataforman. Orrialde berean dago lizitazio elektronikoa egiteko webgunerako esteka.

Beste eduki interesgarriak

INGURA

INGURA proiektuaren aurkezpena

Euskara online ikasteko INGURA ingurune digitala sortzeko zereginetan ari da HABEren Metodologia eta Edukien Arloko lantaldea. Dagoneko lehen urratsak eman ditu; horien berri emateko, aurkezpen-saio bat antolatu zen Bilbon martxoaren 24an euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroko ordezkarientzat. Sarrera honetan, egitasmoaren zertzelada nagusiak eta aurkezpen-saioan emandako azalpenak.