IKTetan oinarritukako hezkuntza (eta II)

Argitaratua: asteazkena, 7 maiatza 2008, 3:45
Luis Mari Txabarri

Egundoko garapena izan dute Informazio eta Komunikaziorako Teknologiek (IKT) azken bi hamarkadetan eta zabalduz doakigu horien eragina gizartearen geruza guztietan. Teknologiaz ari garela, historiak frogatu egin izan du horietako bat gizarteratu izan den bakoitzean, eta bere lekua egin, mugimendu garrantzitsuak eragin izan dituela, izan politikoak, izan sozialak, izan kulturalak izan hezkuntza arlokoak. Eta maila horretara ekarri beharrean gaude, hain zuzen, IKTek gizartean sortarazi duten talka. Izan ere, horien eragina ez da teknologiara mugatu, lan egiteko modura; bete-betean harrapatu baitute gizartea-eta eragin horren baitan.

Beste eduki interesgarriak

Luis Mari

IKTetan oinarritutako hezkuntza

Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT) oinarritutako hezkuntza dela-eta, oso ikuspegi ezberdinak azaleratu dira gure artean azken urteotan. Izan ere, IKTek hartutako lekua eta pisua direla medio eraldatzen ari zaizkigu planteamenduak, eskenatokiak eta heziketa-praktikak; bete-betean harrapatzen baitu iraultza teknologiko honek heziketa-prozesua –informaziorako sarbidea, ezagutzaren garapena eta hedapena, eta komunikazio-harremanak– ohiko denborak eta esparruak eraldatuz eta berriak azaleraziz. Eta hori, behin eta berriz, ikas/irakas-prozesuaren kalitatearen izenean.