IKTen bidezko komunikazio sinkronoa euskara-ikasleekin

Argitaratua: osteguna, 2015(e)ko irailaren 24(e)an, 09:01(e)an
beste iturrietatik

Bideokonferentzia bidez ematen ditugun saioak, WebEx Meetings1 erabiliz esaterako, edo Skype2 baliatuta, urrun, lanpetuta edo haien ordutegia antolatzeko arazoak dituzten ikasleen egoera konpontzeko bidea baino gehiago dira. Irakasleen gaitasun digitalei esker, eskolak emateko modua gaur egunera molda dezakegu, ahaztu gabe aurrez aurreko eskolen osagarri izan daitezkeela. Artikulu honetan, eskola hauen ezaugarrien, ohiko arazoen, eta irakasleen zereginen eta rolaren azterketa egin ez ezik, geure eskarmentuaren araberako zenbait ondorio ere azalduko ditugu.