Ikastaro Trinkoak

Argitaratua: asteazkena, 21 abendua 1983, 1:15
Gai monografikoa

HABEk hasieratik gogor jokatu zuen ikastaro intentsiboen alde. Bost hilabetekoak eta egunero sei ordukoak (bost ordu errealekoak) jarri genituen martxan. Zein arrazoi zeuden hain gogor jokatzeko? Kontuan izan behar da ordura arte ez zegoela, hemen behintzat, horrelako esperientziarik.

Euskal Herria berreuskalduntzeko premia hain latza izanik, ezin ibil gaitezke euskara ikasteko prozesua etengabe luzatuz. Laburtu egin behar zen prozesu hori: zenbat eta intentsiboagoak izan ikastaroak hainbat eta azkarrago ikasten da.