2021. urteko aztertzaileak izendatzeko Ebazpena

Argitaratua: asteartea, 9 martxoa 2021, 5:42
HABE

2021eko martxoaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman da argitara HABEren zuzendariaren  2021eko otsailaren 23ko Ebazpena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2021. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.

Ebazpenaren eranskinean aipatzen diren pertsonak mailaz mailako aztertzaile izendatu dira, 2021ean izango diren HABEren deialdietako entzumen-, irakurmen-, idazmen- eta mintzamen-probak zuzendu eta kalifikatzeko. Dena den, deialdiotan matrikulatuen kopuruak egindako aurreikuspenak gaindituko balitu, HABEren Ebaluazio- eta Egiaztatzerako Arloburuak zenbait aztertzaile mailaz alda lezake, beharrei egoki erantzun ahal izateko.

Aldez aurretik, 2021eko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez, proba horien 2021. ekitaldirako Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile-ikerleak, tutoreak, ordezko tutoreak, lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeak izendatu ziren.