Hizkuntzen irakasbideak

Argitaratua: osteguna, 28 apirila 1983, 8:50
Bestelako lankidetzak

Linguistikak hizkuntzari buruz sorturiko teoriak eta hizkuntza desberdinez eskaintzen dituen zehaztapenak eginkizun praktikoetara ekartzea, hauetarako egokitzea eta, izenak berak nahiko argi dioenez, hauei aplikatzea dagokio hizkuntzalaritza aplikatuari. Honen xedea praktikoa da, ez teorikoa. Hizkuntz aplikazioen eremuak asko dira: itzulpen teknikak, komunikabideen ingeniaritza, literatur kritika, à hizketa-akatsen sendabideak, etab.