Hizkuntzaren neurozientzia kognitiboa

Argitaratua: osteguna, 8 otsaila 2018, 10:53
L de Lengua


Jon Andoni Duñabeitia izan da LdeLengua-ren 121. zenbakian elkarrizketatua. Une honetan, Nebrija unibertsitatean ari da lanean hizkuntzaren zientzia kognitiboan aditua den euskaldun hau. e-Hizpide aldizkarian ere izan dugu bere ekarpenik.

Neurozientzia kognitiboaren esparrua zedarritu du elkarrizketan, eta hizkuntzen irakaskuntzarekin duen erlazioa. Bere hitzetan, burmuina da ikaskuntza ororen oinarri, eta orkestraren metafora baliatu du organo horren funtzionamenduaz mintzatzeko. Halaber, neuromitoak zer diren azaldu du, adibideak emanez; besteak beste, hizkuntzak ikasteko periodo kritiko bat dagoela pentsatzea.

Pertsona guztiek ez dutela berdin ikasten azpimarratu du. Hortaz aparte, ikas-prozesuetan hizkuntzak nahastea eta, batez ere, ama hizkuntza errespetatzea eta erabiltzea onuragarria dela adierazi du.

Hizkuntzan ikas-irakaskuntzan zientzialarien garrantzia aipatzeaz batera, Albert Costaren zientzia-dibulgaziozko liburu bat gomendatu du bukatu aurretik: “El cerebro bilingüe. La neurociencia del lenguaje”.


Beste eduki interesgarriak

Costa_El cerebro bilingüe

"El cerebro bilingüe. La neurociencia del lenguaje". Albert Costa

Albert Costak idatzitako "El cerebro bilingüe. La neurociencia del lenguaje" liburuaren berri laburra.
Jon Andoni Duñabeitia

Jon Andoni Duñabeitia 2018/2019 ikasturtearen hasiera-ekitaldian hizlari

Jon Andoni Duñabeitia doktorea izango dugu hizlari 2018ko irailaren 14an Gasteizen egingo den helduen euskalduntzearen 2018/19 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Bingen Zupiria Gorostidi Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu jauna izango da mahaiburu. Hitzaldiaren izenburua, berriz, "Emozioak eta hizkuntzen eskurapena" da.
Jon Andoni Duñabeitia

Emozioak eta hizkuntzen eskurapena

“Emozioak eta hizkuntzen eskurapena” hitzaldian lehenengo hizkuntzen, bigarren hizkuntzen eta atzerriko hizkuntzen jabetzan zerikusia duten testuinguru emozional pluralen berri eman zuzen Duñabeitia jaunak. Hizkuntzak eskuratzen diren testuinguru afektibo desberdinen ondorioz, gaur egun, hizkuntza horiekiko urruntze emozionala senti lezakete hainbat ikaslek, eta tarte emozional horrek, hizkuntzak eskuratzea zailtzeaz gain, pertsona horien inguruarekiko harremana oztopatu dezake, “diglosia emozional” deituriko konstruktua egia bihurtuz.