Hizkuntza hedatuenen irakaskuntza helduentzako: berrikuntza kurrikularra

Argitaratua: igandea, 10 urria 1999, 11:20
Hizpide Monografia 3

Ikasgela, ikastegia edota hezkuntza-erakunde zabalagoak antolatzekoan, irakasle guztiok egiten ditugun curriculumek badute zerikusirik geure jardunean behin eta berriro erakusten ditugun portaera-rnolde batzuekin. Portaera horiek sustrai sendoak dituzte hainbat uste edo iritzitan. Hau da, irakasleak, irakaskuntzaren nondik norakoak erabakitzeko, egiazko jotzen dituzten zenbait oinarritatik abiatzen dira. Uste edo sineste horiek, sarritan, ez daude ez antolaturik ezta guztiz arrazoiturik ere, sen hutsez daude bata bestearekin loturik, era arbitrarioan. Eta irakasleak handik eta hemendik jasotakoak lehenago ere funtzionatu duten estrategiak, beste irakasle batzuei egiten ikusi dizkienak eta halako liburuan irakurri zituenak elkarrekin uztartu eta nahiko ezagutza-bilduma lausoa egituratzen du, sarritan ez oso jakinaren gainekoa, baina horretan oinarritzen gara eguneroko lanari ekiteko.