Hizkuntz heziketa erakunde eta enpresetan. Gogoeta orokorrak eta esperientzien aurkezpena

Argitaratua: osteguna, 11 urria 2001, 11:05
Monografiak 4

Txosten honen helburua Consorci per a la Normalitzazio Lingüistica-k  lan-eremuan egin ditugun heziketa-esperientzien berri ematea da. Gai honen ingurunea hauxe da, alegia, Katalunian oraindik ere erabilera  orokorreko hizkuntza-heziketa beharrezkoa dela biztanle asko eta askorentzat. Premia hori gehiago nabarmentzen da gaztelaniaz hezitako espa-  rru profesionaletan. Zentzu horretan, Consorci-k erakundeen eta enpresen artean sustatzen  dituen heziketa-ekintzen helburua hizkuntzaren erabilera finkatzea da eta profesionalen hizkuntz trebakuntza areagotzea.  Beraz, gure zereginaren ardatza hizkuntz programa orokorra (helduentzako katalan-curriculuma) erakunde edo elkarte bakoitzaren komunikazio-egoera (ahoz eta idatzizko) adierazgarrienetara egokitzea da.