358 udako ikastaroan egindako bloga

Argitaratua: astelehena, 12 iraila 2016, 8:48
Ikaslenia

Entornos y Redes Personales de Aprendizaje en la Enseñanza del Euskera a Adultos – Predicando con el ejemplo izan da 2016ko udan antolatu den ikastaroetako bat; Héctor Ríos eta Andoni Tolosa izan dira irakasleak.

Bertan proposatutakoari jarraikiz, egindako lanak izan du Interneten oihartzunik. Hala, Twitter erabiltzaile bat izan dute, @ikaslenia, eta #niaikasten traola baliatu dute. Bukaeran, egindako lanak blog baten bitartez hedatu dituzte: Proyectos digitales Niaikasten para el aprendizaje de lenguas. Honako hauek dira proposamenak:


Beste bide bat jorratuz, uztailean Donostian egindako 358 – Norberaren Ikas Alorra eta Norberaren Ikas Sarea helduen euskararen irakaskuntzan – Etsenplua emanez ikastaroaren laburpena.

Ikusi beharko dugu ea irakasle eta ikasle prosumirtuatzaileak dauden 2016/2017 ikasturtean euskaltegietan, eta esperientziaren berri ematen diguten esparru honetan.

Beste eduki interesgarriak

Hector Rios

Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan. Kontsumitzaile pasibo izatetik eduki-prosumitzaile izatera

Azken urte hauetan, aipatzen da oso garrantzitsua dela ekintzara bideratutako ikuspegia lantzea, zertarako-eta garatzeko bai ikasleen autonomia, baita Life Long Learning kontzeptua edo bizitza osorako ikaskuntza ere. Ikasgelaren barruan eta kanpoan ikuspegi hori erabiliz lan egiten badugu eta ikuspegi hori web-tresnak baliatuz ezarriz gero, komunikazio- gaitasun digitala ahalbidetuko duten ikaskuntza-estrategiak sustatu eta ikasle autonomoen eta prosumirtutzaileen (kontsumitu + produzitu + elkarri eragin) kontzeptua garatu ahal izango dugu, atzerriko hizkuntzen ikaskuntzan. Artikulu honetan, Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Gisa proiektu digitalen bidez (gure kasuan, podcast-en bidez) ikasteko prozesuen aldeko arrazoiak eman nahi dira. Lankidetzak eta talde-lanak garrantzi handia dute prestakuntza-prozesuetan. Horregatik, web 3.0 tresnek ahalbidetu eta areagotu egiten dute talde bateko partaide izatearen sentsazioa, eta, horrenbestez, komunikatzeko gaitasuna aro digitalean. Ekintzara bideratutako ikuspegia ikasgelara eramateak eta planteamendu hori zeregin digital bidez osatzeak ikuspegi zehatzagoa eman diezaguke irakasleon eta ikasleon prestakuntza-prozesuetan esku hartzen duten gaitasunez, jarrerez, prozesuez, trebetasunez eta jakintzez.
Andoni Tolosa

358 – Norberaren Ikas Alorra eta Norberaren Ikas Sarea helduen euskararen irakaskuntzan – Etsenplua emanez (2016 / Donostia)

Ez da kontu berria, bere esparru naturalean irakasten den beste edozein hizkuntza bezala, jakin badakigu, edo behintzat susmatzen dugu, ikaskuntza informalak duen garrantzia. Zerbait egin behar du ikasleak, bere kabuz —eskolatik kanpo, alegia—, hizkuntza modu eraginkorragoan eskuratzeko. Ideia horretan sakontzen lagunduko digu “Norberaren Ikas Alorrak”. Zer diren ulertuko dugu eta gure eguneroko jardunean txertatzeko pista batzuk jasoko ditugu.
Hector Rios

358 – Entornos y Redes Personales de Aprendizaje en la Enseñanza del Euskera a Adultos – Predicando con el ejemplo (2016 / Bilbo)

Gaur egungo gizartean ikusten ari garen aldaketak direla eta, zalantzan jartzen dugu gizarte industrial baterako asmatua den hezkuntzak ba ote duen zentzurik ezagutzaren gizartean. Begi bistakoa da aldaketaren beharra onartu beharra daukagula; eta, horrekin batera, didaktikaren arloko gaurkotzea XXI. mendekoak diren irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan. Horretarako, ikastaro honetan ekintza-oinarri batzuk ezarri nahi dira, ikaskuntzarako ingurune eta sare pertsonalak eratzeko bidea emango dutenak, edukien prosumizioan oinarrituriko ikaskuntza komunitateak eta proiektu digitalak sortuz. (Prosumizioa: Sarean, edukiak kontsumitu, ekoiztu eta elkarreraginean aritzea.) *** En la actualidad estamos atravesando por una serie de cambios sociales que nos están llevando a cuestionar si la educación forjada para la sociedad industrial tiene sentido en la sociedad del conocimiento. Es evidente que tenemos que aceptar la necesidad de cambio y, ante ello, la actualización en el campo de la didáctica en los procesos de enseñanza aprendizaje propias del siglo XXI. Para ello, el presente curso de formación pretende sentar unas bases de actuación que facilite la creación de Entornos y Redes Personales de Aprendizaje a través de la creación de Comunidades de Aprendizaje y de proyectos digitales fundamentados en la prosumición de contenido.