Hezkuntza elebiduna

Argitaratua: larunbata, 14 apirila 1990, 11:05
Irakasleen prestakuntza

Gauza jakina da elebitasuna era bat baino gehiagotan interpreta daitekeela, eta makinatxo bat definiziorekin egin dezakegula topo baten hila hasiz gero. Aipa dezagun eman izan diren definizio artean M. Siguan-ek eta W. Mackeyk eskainitakoa:

«jaiotizkuntzaren jabe izateaz gain, beste hizkuntza batean ere antzeko gaitasun linguistikoa izan eta batean zein bestean, edozein egoeratan, eginkortasun berdintsuaz baliatzeko kapaz den pertsona har daiteke elebiduntzat» (Siguán eta Mackey, 1986,17.or. ).