HEOC (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma): 2021eko argitalpen eguneratua

Argitaratua: Wednesday, 18 August 2021, 10:49 AM

2015eko uztailaren 22ko Agindu bidez indarrean jarritako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren bigarren argitalpena da hau, 2015eko lehen argitaraldian atzemandako okerrak zuzenduta eta eguneratuta. 

Izan ere, zenbait akats zuzendu da. Halaber, indarrean dagoen araudia eguneratu da argitalpen berrian: Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua* erantsi da, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen dituena eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituena, eta HABEren zuzendariaren 2015eko abuztuaren 3ko Ebazpena kendu, indargabetua baitago. 

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak gaitasun komunikatiboan sakondu eta ikaslea hizkuntza-erabiltzailea bilakatzea du helburu. Horretarako, HEOCaren xedea da euskararen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako gidalerro nagusiak ezartzea eta eskaintzea, HABEk bere jarduera osoan eta HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntzarako zentroek, helduen euskalduntzegintzaren jardun didaktikoan, bete beharreko gidalerroak nork bere mailan moldatu eta erabili ditzan.

hutsen zuzenketa: 2021eko otsailaren 16ko Agindua.   

Beste eduki interesgarriak

HEOC digitala

HEOC 2015

HEOC liburuaren argitalpen digitala. Paperezko liburuaren ezaugarriez gain, argitalpen digitalak curriculumaren atalen arteko barne nabigaziorako aukera jasotzen du, baita dokumentuaren eskema edo aurkibidea ere, ataletarako sarbidea eta nabigazioa erraztuz. Bestalde, curriculum-langaietan daude bilduta mailaz mailako eta trebetasunez trebetasuneko ahozko zein idatzizko testu-ereduak.