Helduen euskalduntzean bi ikertzaile gaitzeko beka-deialdia

Argitaratua: osteguna, 25 urtarrila 2018, 10:52
HABE anagrama

Urtarrilaren 29an bukatuko da HABEk deitutako bi ikertzaile gaitzeko beka-deialdirako eskariak aurkezteko epea.

Izan ere, ikerketa-eremu berriak zabaldu eta landu nahi ditu HABEk helduen euskalduntzearen curriculumgintzan zein ebaluazio-egiaztatzegintzan. Horretarako, ikertzaileen gaikuntzarako bi bekatarako deialdia egitea erabaki du.

HABEren egoitza nagusian izango da bekaldia, Donostian, 20 hilabetez.

Informazio guztia (xedea, baliabide ekonomikoak, onuradun izateko baldintzak, beken edukia eta ezaugarriak...) EHAAn abenduaren 28an argitaratutako Ebazpenean.