Hebraieraren berbizkundearen historia laburra

Argitaratua: ostirala, 20 apirila 1984, 9:00
Gai monografikoa

Hebraiera zen Israelgo herriaren zibilizazio hizkuntza aro biblikoan, 1250-200 K.a., eta Jakintsuen aroan, gure aroko 200era arte. la mila eta bostehun urtez hebraiera izan zen herriaren hizkuntza. Bi aro handi izan zituen literaturari dagokionez: biblikoa eta rabinikoa, bakoitza bere literatur hizkera bereziarekin. Hizkera biblikoa Testamentu Zaharraren bidez bakarrik dugu ezagun. la 300.000 hitz arrunt dituen liburua baita, 8.000 bat hitz jaso dizkigu segur aski oso aberatsa izango zen hizkuntzatik hartutakoak. 

Hizkera rabinikoari dagokionez, altxorra askoz handiagoa da eta hiztegia zabalagoa, batez ere literatura honen gaia eguneroko bizitza zelako: nekazaritza eta beste lanbideak. Iturri honetatik baditugu 14.000 hitz, baina badirudi literatur hizkera aldetik, hebraiera rabinikoa ez zela biblikoa bezain aberatsa.

Comments