Hebraieraren berbizkundea

Argitaratua: ostirala, 20 apirila 1984, 8:55
Gai monografikoa

Sarritan, eta beste kasuetan ez bezala (Kanadan, Finlandian, Galesen, etab.), «miran» hitza erabili izan dugu euskaldunok hebraieraren berpizkundeaz aritu garenean. Jakin-mina eta zaletasun berezia sortu dute gure artean lsraelgo hizkuntzaren inguruko gertaerek. «Mirari» honen gakoa zertan zetzan jakitera joan dira maiz aski euskaldunak lsraelera; eta hain zuzen ere, bidaia horietako batetik sortu zen monografiko honen asmoa.