Haur hizkeraren erabileraz

Argitaratua: Tuesday, 2 April 2002, 1:10 PM
Euskararen kutxa

Lan honen helburu nagusia haur hizkera nolakoa den erakustea da. Honekin batean, "haur hizkera” terminoen definizioa zehaztu eta hizkera honetako ezaugarri garrantzitsuenak, orokorrak eta euskarazkoarenak, zein diren azaltzen dira. Ondoren, hiru ardatzen inguruan antolatu da gaia: noiz erabiltzen den, nork jotzen duen hizkera honetara eta nola erabiltzen den benetan.

Azken puntu hau jorratzean, hizkuntzaren hiru habe nagusiak ukitzen dira (fonetiko-fonologikoa, morfosintaktikoa eta lexikoa), eta sailez sail arruntean hartuz, nolako gertakariak izaten diren aurkezten. Lanean zehar agertutako datuetatik atera daitezkeen ondorio nagusiak honako hauek dira: hizkera honetako ezaugarrien erabilera helduen esku dago, ez da batere erregularra eta muga (nahiko) finkoak ditu. 

Beste eduki interesgarriak

Borja

Amaren bularra haurraren janari...

Blanca Urgell hizkuntzalari eta irakaslea Berriako zutabean haur-hizkerari buruz mintzatu zaigu; baina ez, aipatu baditu ere, ez da "apatx", "llollo" eta gisa horretako hitzez aritu, baizik eta ziurrenik gutako gehienok haur-hizkerakotzat hartuko ez genituzkeen "ama" eta "aita" berbez...