Hasier Etxeberria zendu da

Argitaratua: asteazkena, 29 martxoa 2017, 4:25
Hasier Etxeberria

Idazle, kazetari, gidoilari, aurkezle, blogari … Hamaika ofizio izana da Hasier Etxeberria, eta horien artean euskara irakasle, HABEk 1981ean Hondarribian irekitako barnetegian, hain zuzen. Denbora laburrean aritu baldin bazen ere, testigantza utzi zuen garai hartako materialgintzan eta baliabide didaktikoetan. Horren lekuko, Zutabe aldizkarian idatzitako artikulua: Goi mailetarako ikasgai bat.