10. La gestión de las macrodestrezas lingüísticas en los enfoques contemporáneos

Argitaratua: asteartea, 2017(e)ko irailaren 12(a)n, 14:00(e)tan
Magglioli 10

"Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje" ikastaroa. Miramar 2016.

Hizkuntz trebetasunen kudeaketa egungo ikuspegietan 

Gaitasun komunikatiboa areagotzeko garaian, ohikoa izan da modu isolatuan lau trebetasunen garapenean oinarritzea: irakurmena, entzumena, mintzamena eta idazmena. Diaz Maggliolik hitzetan, trebetasunak era askotara landu izan dira ikasgelan, baina zein neurritan irakasten?

Halabeharrez, egunerokoan ez dira inoiz isolaturik bideratzen; esaterako, idazten duenak behin eta berriz irakurtzen du testua, eta bakarrizketak kudeatzen du prozesua. Baina uztarturik ageri badira ere, sarritan atomizatu egiten dira ikasgelan, ikas-prozesuari errentagarritasun handiagoa aterako zaiolakoan.

Gaitasuna berariazko testuinguru eta egoera komunikatiboetan gauzatzen bada eta berorietan trebetasunak uztarturik ageri badira, ez du zentzurik banan bana lantzeak, ez ekoizpen- ezta ulermen-mailan ere, horrela jokatzeak ez baitu komunikagaitasuna areagotzen laguntzen.