HAEEren hizkuntza prestakuntza: administrazioko euskara zabaldu eta gaurkotzeko herri-langileei zuzendutako ikastaroak

Argitaratua: osteguna, 11 urria 2001, 1:00
Monografiak 4

Hitzaldi honetan administrazioko erabilera berezietarako Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundetik, aurrerantzean HAEE, bideratzen den hizkuntza-prestakuntzari buruz arituko gara, euskara ikasteko erakunde  honetatik eskaintzen diren bestelako ikastaroak alde batera utziz, EHU- ren eskutik eratu den "Profesionalen euskalduntze-alfabetatzea" izeneko  ikastaro honen gairekin ondo egokitzen ez direlako.