HABEko curriculuma gelako programaketara egokitzeko jardunbidea

Argitaratua: larunbata 17 iraila 2005, 11:55
Begoña Ocio

Curriculumaren bigarren eta hirugarren zehaztapen-mailetan erabakiak hartzen joan ahal izateko, ezinbestekoa da prozedura bat zehaztea, betiere kontuan izanik zein markopetan den ulertua eta landua hizkuntza oinarrizko curriculumean: ikasleen behar komunikatiboen arabera, hainbat egoeratan burututako ekintza komunikatiboak.

Hona Begoña Ocio, Begoñako Andra Mari Magistaritza eskolako irakaslearen emanaldiaren egitura:

Diseinuaren azken fasean, beharrezkoa izango da hainbat baliabide didaktiko proposatzea (galderak, eskemak, kontrol-zerrendak, jarduerak ...) ikasleei baliagarri gerta dakizkien bereganatutako ezagutzak autoebaluazio-jarraibide bilakatzeko. 

Beste eduki interesgarriak

Roberto Mielgo

Gaitasun komunikatiboaren garapena mintza-ekintza ezberdinen bitartez. Testu-motak eta abilezia diskurtsiboak

Ikuspegi aldaketa eman da hizkuntza ulertzeko moduan, besteak beste, gramatikaren lanketatik ez delako behar bezala iritsi hizkuntzaren erabilerara. Horren ondorio izan da indarrak hizkuntzaren erabileran jartzea, helburu izanik erabilera horren gramatika osatzea. Eta horixe da, hain zuzen, gaitasun komunikatiboaren ikuspegitik ikas-irakasprozesuak bideratzeko behar dena.