HABE Liburutegiaren zerbitzu digitalak berriz martxan

Argitaratua: asteazkena, 15 apirila 2020, 1:57
HABE liburutegia

COVID-19aren eraginez, HABE Liburutegiak bere ateak itxi egin behar izan ditu baina, egoerak ahalbidetzen duen neurrian, zerbitzuak ematen jarraitzen du.

Hala, HABE Liburutegiak berrabiarazi egin du aldizkari digitalak oinarri dituen alertak izeneko zerbitzua (alertak@habe.eus) eta, zentzu zabalean, artikulu digitalak eskatu eta eskuratzeko zerbitzua.

Dena dela, Liburutegia itxita dagoen bitartean ezin izango dute liburu fisikorik mailegatu. Galdera, eskari edo kontsultarik baduzu, idatzi liburutegi@habe.eus edo maileguak@habe.eus helbideetara.

Show comments
  • 2019anIñaki Murua - az., 22 api 2020, 7:53
    Eta maileguen epeari dagokionez, maiatzaren 22ra arte luzatu dela jakinarazi dute.