HABE Liburutegia: hizkuntzen didaktikan eta eleaniztasunean espezializatua

Argitaratua: igandea, 2013(e)ko maiatzaren 5(e)an, 11:40(e)an

Hasiera-hasieratik esku hartu du HABE liburutegiak Zutaben eta Hizpiden. Lehendabiziko zenbakietan, esaterako, jasotako liburuen zein aldizkarien aipamenak eta laburpenak ematen ziren argitara. Oraingoan, berriz, liburutegiaren gaur egungo egoera aurkeztuko da; bereziki, azken urteotan zabaldutako bide berriak azalduko dira, baita landutako egitasmoak ere, Hizpide aldizkariko irakurleen jakingarri izan dadin.