HABE-GIELE: Ponentziak jasotzeko iragarkia

Argitaratua: asteartea, 9 apirila 2019, 1:26
GIELE
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Jakintza arloa:
  • Ikastaro-mota:
    • Aurrez aurreko ikastaroa
  • Bisitak: 293
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hona hemen GIELE elkarteak HABErekin batera, Donostiako Miramar Jauregian, 2019ko azaroaren 15ean eta 16an antolatuko duen jardunaldirako ponentziak prestatu eta aurkezteko gonbitea.  Jardunaldian, aurreko bietan bezala (I jardunaldia eta II jardunaldia), hizkuntzen ebaluazioan ari diren estatuko profesionalek elkartu eta bateratze-lana egiteko aukera izatea da asmoa. Jardunaldiaren aurretik, azaroaren 15ean, arratsaldez, zenbait lantegi praktiko egingo dira. 

Ponentzia-proposamena egiteko gehienez 150 hitzeko laburpena prestatu eta maiatzaren 15a baino lehenago bidali behar da giele.evaluaciondelenguas@gmail.com helbide elektronikora, erantsitako fitxategian dagoen ereduari jarraikiz. Jardunaldian,  Arestian adierazi bezala, estatu osoko interesdunek hartuko dute parte. Lan-hizkuntzak, berriz, euskara eta gaztelania izango dira. Onarturiko ponentziak jasoko dituen programaren lehenengo bertsioa ekainean emango da aditzera. 

Informazio gehiagorako HABEren Prestakuntza-atalarekin harremanetan jarri.



Beste eduki interesgarriak

GIELE

GIELE taldearen III. Jardunaldiak azaroan Donostian

2019ko azaroaren 15 eta 16an antolatuko dira Donostian GIELE taldearen III. Jardunaldiak HABEren lankidetzarekin. Hizkuntzen ebaluazioan ari diren profesionalek osatutako elkartea da "Grupo de interés en Evaluación de Lenguas en España", GIELE alegia. Espainia mailan hizkuntzen ebaluazioaren esparruko ikerketak eta ekimenak hedatu eta sustatzea da elkarte horren asmoa.