HABE 1981-1983: Bi urte euskararen irakaskuntzan

Argitaratua: asteazkena, 21 abendua 1983, 1:05
Gai monografikoa

Badira gertaerak -batzuetan pozgarriak, mingarriak bestetan- egunerokotasunetik ateta eta, denboraren gaindi, iraganera eta etorkizunera begira jartzen gaituztenak. Aukera ezin hobeak izaten dira horrelakoak egindakoa balioesteko batetik eta oraindik eginkizun dagoenari indar berriz ekiteko bestetik. HABEk bere sorreratik gaurdaino izan du zenbait gertaera bizitzeko egokierarik, eta garrantzitsuenen artean, Ente Autonomo bihurtu duen legearen onespena izan da garrantzitsuena, inolako ezbairik gabe.