Gramatikaren lekua hizkuntzen ikas-irakaskuntzan. ECP

Argitaratua: astelehena, 14 azaroa 2016, 9:23
Montserrat Ferrer

Gramatikari leku nabarmena aitortu izan zaio betidanik hizkuntzen irakaskuntzan. Urteetan hizkuntza ikastea gramatika eta lexikoa menderatzera etorri da; izan ere, erregelen gaineko azalpenak nagusitu dira, eta ikasleen arreta ikasi beharreko hizkuntz formetan jarri da. Horrela, aurrera egin ahalean, hainbat erregelen jabe bilakatu dira ikasleak, ongi osatutako esaldiak ulertzen eta ekoizten ahalbidetu dietenak.

Baina hizkuntzaren dimentsio komunikatiboa aldarrikatzeak ikuspegi gramatikalaz gain —diskurtso zuzenaz edota ez-zuzenaz aritzea—, ikuspegi pragmatikoa ere kontuan hartzea ekarri du, eta, aurrekoarekin bat eginez, diskurtso egokiaz edota ez-egokiaz ere hitz egitea. Horrenbestez, erronka da gaitasun diskurtsiboetan oinarritutako programazio batean gramatikaren lekua zein den erabakitzea.

Eginkizun hori curriculum proiektu batean nola isla daitekeen argitzeko, lau galderaren inguruan egituratzen du Montserrat Ferrerrek bideo honetan azalpena:   

  1. Zer ulertzen dugu gramatikaz? Zer ikerketa linguistiko gerta dakiguke lagungarri? (azalpena)
  2. Zer gramatika-eduki dira esanguratsuak erabilera diskurtsiboak hobetzeko? (azalpena)
  3. Nola sekuentzializatu gramatika-edukiak erabileran ardaztutako programazioan? (azalpena)
  4. Nola uztartu gramatikaren lanketa sekuentzia didaktiko batean? (azalpena)