GIELE 2020 jardunaldien atzerapena

Argitaratua: astelehena, 8 ekaina 2020, 10:39
GIELE

2019an HABErekin batera antolatu zituen GIELEk ("Grupo de interés en Evaluación de Lenguas en España") III. Jardunaldiak Donostian: Procesos de validación: retos y oportunidades. 2020ko azaroan ziren aurtengoak antolatzekoak, EOI Jesus Maestrorekin batera hain zuzen. Egoera dela-eta, 2021eko azarora atzeratzea erabaki dute aurrez aurreko ekitaldia. Hala ere, 20/21 ikasturtean zehar webinarrak eratuko dituztela iragarri dute.