Gamifikazioa eta bigarren hizkuntzak: ikasgela, ikasteko jolas-esparru gisa

Argitaratua: asteartea, 2015(e)ko azaroaren 24(e)an, 11:25(e)an
Francisco Herrera

Atsegin dugu jolasean aritzea. Gizaki garen aldetik, jolasaz modu naturalean gozatzeko programatuta gaude. Soziologia, etnologia eta antropologia duela mende batetik baino gehiagotik arduratu dira frogatzeaz zer garrantzi duen alde ludikoak giza kulturaren garapenean.

Kultur azterketen barruan saihestu ezineko hainbat proposamen daude, Johan Huizing-enak (Homo Iudens) eta Roger Caillois-enak (Los juegos y los hombres), besteak beste. Azken urteotan, ludologiaren eta games studies izenekoen ekarpenak azaltzen ari dira jokoak gaur egungo gizartean zer rol betetzen duen zehatz-mehatz. Ikerketa horiei guztiei esker, ziur dakigu historian zehar giza izaerak berezkoa izan duela jolasa. Sicart-ek zehazten duenez (2009), "esperientzia ludikoa sistema baten eta bere kultur esanahien arteko elkarrizketa bat da, joan-etorriko mugimendu bat” (58. or.).

Erakutsi iruzkinak
  • AINARA BAT TXEKIANainara maya urroz - az., 2017(e)ko iraren 20(e)an, 14:45(e)an
    Ba al dago gamifikazio-ikastarorik langileak euskalduntzeko edo kontzientziatzeko?
    osakidetzan nabil orain euskara-teknikari... eta ikastaroren bat antolatu nahiko nuke euskaraz, horren inguruan...
  • AINARA BAT TXEKIANainara maya urroz - az., 2017(e)ko iraren 20(e)an, 14:45(e)an
    eskerrik asko
  • 2012ko maiatzekoaIñaki Murua - az., 2018(e)ko uztren 18(e)an, 09:59(e)an
    Kontaketaz eta gamifikazioaz argitaratu den artikulu bat: La narrativa como elemento cohesionador de tareas gamificadas para la enseñanza de lenguas extranjeras. Artikulugileak: Jaume Batlle, Vicenta González eta Joan-Tomás Pujolà.
    Hemen eskura: http://www.isem.cnr.it/RiMe/RiMe_2.II_2018.pdf

Beste eduki interesgarriak

XXIV Encuentro práctico ELE BCN 15

XXIV Encuentro práctico de profesores de ELE BCN 2015

Bartzelonan abenduan burututako topaketari buruzko informazioa
Adell

PLE (Personal Learning Environment) edo NIA (Norberaren Ikas-Alorra)

Sarritan entzuten eta irakurtzen dugu azken boladan PLE (Personal Learning Environment), edo bere euskarazko itzulpena, NIA (norberaren ikas-alorra, alegia). Jordi Adell da kontzeptu horren inguruan ari den adituetako bat. Berak dioenez, Internetek, sareek, teknologiek... eskainitako aukerak baliatzeko eta ulertzeko modu bat dago PLE kontzeptuaren azpian, prozesu informaletarako osagarri edota garapen profesionalerako tresna izan daitekeena.
Francisco Herrera

"Gamifikazioa eta bigarren hizkuntzak: ikasgela, ikasteko jolas-esparru gisa" artikuluaren aurkezpena

Hizpide aldizkariaren 87. zenbakian argitaratutako "Gamifikazioa eta bigarren hizkuntzak: ikasgela, ikasteko jolas-esparru gisa" artikulua aurkeztu digu Francisco Herrera egileak bide labur batean.
L de lengua

Jolasa ikasgelan

"L de Lengua"-ren" 110 podcast honetan Oriol Ripoll da "Hablando de juegos en el aula” gaiaz mintzatzeko gonbidatua. Elkarrizketan zehar gamifikazioa zer den azaltzeaz gain, eremu horretan izandako aldaketa nagusiaz mintzo da, eta, nagusiki, hizkuntzen ikas-irakaskuntzan jolasaren egitekoaz.