Gaitasun komunikatiboaren garapena mintza-ekintza ezberdinen bitartez. Testu-motak eta abilezia diskurtsiboak

Argitaratua: igandea, 26 ekaina 2005, 1:45
Roberto Mielgo

Ikuspegi aldaketa eman da hizkuntza ulertzeko moduan, besteak beste, gramatikaren lanketatik ez delako behar bezala  iritsi hizkuntzaren erabilerara. Horren ondorio izan da indarrak hizkuntzaren erabileran jartzea, helburu izanik erabilera horren gramatika osatzea. Eta horixe da, hain zuzen, gaitasun komunikatiboaren ikuspegitik ikas-irakasprozesuak bideratzeko behar dena.

MIELGOren esanetan, hizkuntzaren funtzionamendua ezagutu behar da, ondoren irakatsi eta ikasi ahal izateko. Horrexegatik, egituraz aparte, hizkuntzaren funtzionamenduaren deskribapena egin behar da, erabileraren gramatika, eta horixe izango du irakasleak bidaide ibilbide didaktikoa osatzeko garaian, programazioa osatzean.

Erabakiak hartzeko, “zeri erreparatu programazio batean” galderari, hona hizlariaren proposamena:

  • Ainguraketa
  • Egituratze-moduak, eta
  • Testualizazioa

Gaian sakontzeko eskaintzen duen bibliografia:

Beste eduki interesgarriak

Begoña Ocio

HABEko curriculuma gelako programaketara egokitzeko jardunbidea

Curriculumaren bigarren eta hirugarren zehaztapen-mailetan erabakiak hartzen joan ahal izateko, ezinbestekoa da prozedura bat zehaztea, betiere kontuan izanik zein markopetan den ulertua eta landua hizkuntza oinarrizko curriculumean: ikasleen behar komunikatiboen arabera, hainbat egoeratan burututako ekintza komunikatiboak.