Gaitasun Komunikatiboa ebaluatzeko proposamena

Argitaratua: larunbata, 6 abendua 2008, 3:30
hizpide 69

Hitzetik hortzera dabilkigu Gaitasun Komunikatiboa terminoa glotodidaktikaren arloan. Ia inork ez du zalantzan jartzen lortu nahi dugun xede gisa. Zailtasunak, ordea, terminoa praxira ekartzerakoan sortzen zaizkigu. “Gaitasun komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAEko hezkuntza eleanitzean” (Goikoetxea, 2006) izeneko doktore-tesian oinarritutako artikulua da honako hau. Tesi horretan gure hezkuntza sistemako gaztetxoen gaitasun komunikatiboa eta euskara, gaztelaniaren eta ingelesaren arteko elkarreraginaren nondik norakoa aztertzen dira.