Gaitasun komunikatiboa: asmo pedagogikoek sortutako eredu bat, osagaien edukiak zehaztuta

Argitaratua: ostirala, 17 apirila 1998, 1:45
Beste iturrietatik

Artikulu honetan** hizkuntz irakaskuntzaren arloen deskribapen eguneratu eta esplizituaren beharra aldarrikatu nahi dugu, gaitasun komunikatiboaren eredu zehaztu batetik abiatuta. Lehendabizi, gaitasun komunikatiboaren bi eredu deskribatuko ditugu, eta gero geure konstruktoa proposatuko. Gurea arrazoi pedagogikoetan oinarrituta dago eta bost osagai ditu: (1) diskurtsoaren gaitasuna, (2) hizkuntz gaitasuna, (3) ekintza-gaitasuna, (4) gaitasun soziokulturala eta (5) estrategia-gaitasuna.

Gaitasun horiek gaur egun zertan diren ahal den bezain zehazki aztertuko dugu, osagai bakoitzaren edukiaz xehetasunak emanez. Azkenik, beste gai batzuk ukituko ditugu gainetik, eta bi berba esango ditugu etorkizunean ildo honetatik gara litezkeen ikerketen gainean.