Gaitasun estrategikoa: gaia zertan den

Argitaratua: igandea, 3 urtarrila 2010, 1:55
hizpide 73

Hainbat hiztunek era eraginkorrean komunika dezakete hizkuntz baliabide gutxiren jabe izanik. Nola moldatzen dira, ordea, ehun, berrehun hitzi horrenbesteko etekina ateratzen? Eskuak mugituz, imintzioak eta keinuak eginez, besteak beste. Orobat, isiluneak, errepikak, itzulinguruak ere baliatzen dituzte. “Erraldoi” hitza ezagutzen ez badute “oso handia” esango dute horren ordez. “Baratze emankorra” esaten ez badakite “lur ona” esango dute. Hiztun horiek badira hizkuntza erabiltzeko gaitasun estrategikoaren jabe. Gaitasun estrategikoa gaitasun komunikatiboaren baitan bereizten den osagaietako bat da. Eta komunikazioan duen garrantzia aho batez aitortzen zaio hizkuntz irakaskuntzaren alorrean.
Artikulu honetan, gaiari begiratuko diogu nondik norako nagusiak jorratuz, eta, definizioak eta estrategia-sailkapenak eskainiz. Ebaluazioa ere hartuko dugu aintzat. Era berean, gaitasun hori irakatsi ote daitekeen izango dugu aztergai. Horrekin guztiarekin batera, euskarari dagokionez, ikerketa-ahalegin xume baten zertzeladak ere eskainiko ditugu.


Beste eduki interesgarriak

Bestelako lankidetzak

Helduak euskalduntzeko mintzamen-ariketak

Artikulu honetan mintzamen-ariketa komunikatiboak eskaintzen dira. Helduekin lan egiteko dira. Gaiak aldatuta ariketa mota hauek ikasle gazteagoentzatere balio lezakete. Ariketa ereduak dira, irakasleak bere beharretara egokitu ditzakeenak. Adibidez, hurrenkeratze- edo zerrendatze-jardueretan umearen mundutik hurbil dauden itemak hurrenkeratu daitezke: janariak, irudi bizietako pertsonaiak, kirolariak, jolasak, kantak…, asmakizun zientifi koak hurrenkeratu ordez. Hurrenkeratzeko irizpideak aldatzeko aukera ere badago. Gaia ere alda liteke ikasteko arloaren arabera, dela historiako, ingurumeneko, musika eta abarreko edukiak erabilita murgiltze-eredu batean (CLIL). Itemak hurrenkeratzeko jarduerak daude; rol-jokoak egiteko jarduerak daude; produktuak ekoizteko jarduerak daude: eztabaidak, plangintzak… Asmoa goi-mailetarako ariketa-bildumatxo bat egitea da. Ariketa-tipoak izango dira, gero, irakasleak, moldatuko dituenak bere mailen arabera.