Ezagutu zure garuna ikasten ikasteko

Argitaratua: ostirala, 26 martxoa 2021, 9:38
Ezagutu zure garuna ikasten ikasteko

2020ko ekainean eman genuen argitara “Ikaskuntzaren ikuspegi zientifikoa” sarrera. Bertan, Héctor Ruiz Martín-i  eginiko elkarrizketa bat laburbildu genuen; berak idatzitako testu batzuk eta gomendatutakoak ere aipatu genituen. Orduan iragarritakoari jarraikiz, Ezagutu zure garuna ikasten ikasteko liburu euskaratua plazaratu zuten irailean.

Sarrera labur baten ondoren (“Zergatik da horren garrantzitsua ikasten ikastea”) sei ataletan bereizi ditu Ruiz Martínek edukiak (adibideak, ariketak, estrategietako batzuk, uste faltsuak…):

1.      ikasteko… erlazionatu

2.      ikasteko… gogoratu

3.      ikasteko… ahaztu

4.      ikasteko… arreta jarri

5.      ikasteko… izan konfiantza

6.      ikasteko… lankidetza

Bestalde, ikasle gazteentzako gida dela agertzen da azalean; 12 urtetik gorakoentzat dela aipatzen da. Baina, edukiak era errazean eta modu atseginean azaltzen badira ere, oinarri sendoa dute, zientzialaria baita idazlea. Azken finean, ikasten ikasteari buruzko liburu labur hau helduentzako ere aproposa izan daiteke.

Eta gogoan izan dezagun HEOCean gaitasun estrategikoa aipatzen dela; horren barruan, ikasestrategiak daude (“hala nola hizkuntzaren ikasprozesuaz kontzientziatzea, motibazioa eta elementu afektiboen kontrola, zereginen plangintza, hipotesiak egitea eta abar”). Beraz, gure esparruan ere interesgarri bezain erabilgarri suerta dakizkiguke Héctor Ruiz Martínen ekarpen hauek.

 HABE liburutegian 

Erreferentzia bibliografikoa

Ruiz Martín, H. (2020). Ezagutu zure garuna ikasten ikasteko. Ikasle gazteentzako gida. ISTF (International Science Teaching Foundation).



Show comments
  • basque school of barakamarga ibáñez - az., 31 mar 2021, 2:33
    Irakurrita daukat..erderaz! Izugarria!

Beste eduki interesgarriak

L de Lengua

Ikaskuntzaren ikuspegi zientifikoa

Héctor Ruiz Martín elkarrizketatu du Francisco Herrerak L de Lengua podcastaren 134. zenbakian. Berriki argitaratu dioten liburu bateko gaiez aritu da: zertan lagundu dezakeen ikuspegi zientifikoak ikaskuntzan eta irakaskuntzan, landu dituen kontzeptuak, zeintzuk diren funtsezko prozesuak, mito sasizientifikoei buruzko eranskina… Oinarrizko bibliografia ere gomendatu du.