"Evaluación y aprendizaje", Sonsoles Fernándezek idatzitako artikulua

Argitaratua: astelehena, 2017(e)ko maiatzaren 29(a)n, 12:11(e)tan
marcoELE 24

 "Evaluación y aprendizaje" artikulua idatzi du Madrileko Hizkuntza Eskolako Sonsoles Fernándezek;  "marcoELE" aldizkariaren 24. zenbakian eman da argitara. Ebaluazio formatiboa edo ikasteko ebaluazioa du helburu; testuinguru nagusia, berriz, hizkuntzen ikas-irakaskuntza. Bere hitzetan, ikasprozesu ororen oinarrizko osagaia da ebaluazio mota hau. 

Lau atal nagusi daude:

  1. Ebaluazio formatibo / ikasteko ebaluazio kontzeptura hurbilpena
  2. Ebaluazio formatiborako / ikasteko ebaluaziorako oinarriak
  3. Ebaluazio formatiboa gelan: 
    • zer eta nola ebaluatu ikasprozesuan
    • nola gauzatu ebaluazio formatiboa 
  4. Datu-bilketa: erremintak


Dialnet atarian begira daitezke, besteak beste, Sonsoles Fernándezek idatzitako lan gehiago.