eusLiderrak. Hizkuntza portaera berriak sortzeko tailerra

Argitaratua: asteazkena, 2014(e)ko irailaren 3(e)an, 09:59(e)an

Iratxe Garmendia eta Mikel Urdangarinek, berriz, “eusLiderrak. Hizkuntza-portaera berriak sortzeko tailerra” izenekoa landu dute. Bertan, 2008an hasitako proiektu horren giltzarrietako batzuk jaso dituzte, hala nola egitasmoaren helburuak, oinarri teorikoak eta egitura; horiez gain, orain arte izandako emaitzak eta gerora begirako ondorioak plazaratu dituzte. Artikulugileek diotenez, saio horietan, era egituratuan eskaintzen zaie parte-hartzaileei zenbait informazio, tresna eta eredu. Bestalde, helburu bikoitza du
egitasmoak: batetik, euskaraz hitz egiteko lotsak, beldurrak edo aurreiritziak gainditzea, eta, bestetik, ekintza bat burutzea euskaraz. Lortutako aldaketa txikia izanik ere, emozionalki esanguratsua bada, arrakalatu egingo du partaideak aurretik zuen sistema, eta, ondorioz, pentsamendua berregituratu beharra ekarriko du. Pentsaera zuzentzaile berri horrek, atzetik, portaera-aldaketa gehiago eta iraunkorragoak ekarriko dituela azaltzen dute.

Erakutsi iruzkinak
  • 2012ko maiatzekoaIñaki Murua - og., 2018(e)ko otsren 1(e)an, 16:33(e)an
    Bideo bat gai honi buruz