Euskarazko erroreak eta desbideratzeak aztertzeko lan-ingurunea

Argitaratua: asteazkena, 5 maiatza 2010, 10:55
hizpide 74

HABE Liburutegiko katalogoan

Jakina da hizkuntzak erroreak eginez ikasten direla. Ikusmolde berri bat garatu da, hain zuzen ere, azken urteotan erroreen inguruan. Garai batean ez bezala, erroreak hizkuntzen ikas-prozesuaren erakusle nagusitzat hartzen ditugu eta ikasle bakoitzak ikas-prozesu horretan jarraitzen dituen urratsen adierazle dira.

Erroreak aztertuz, ikasleek xede-hizkuntza zenbateraino menderatzen duten jakitera irits gaitezke neurri batean, hizkuntza berria nola ikasten ari diren ezagutzera eta hizkuntza ikastean dituzten zailtasun batzuei antzematera.