Euskarari buruzko 2020ko bibliografia hautatua

Argitaratua: Tuesday, 15 June 2021, 9:54 AM
HABE liburutegia

Euskarari buruzko 2020ko bibliografia hautatua dokumentua prestatu dute HABE liburutegian. Euskararen didaktikari, euskararen psikolinguistikari eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko bibliografiaren hautaketa bat da, duela hiru urte hasitako bideari jarraikiz. 

Esan bezala, 2020an argitaratuko lanen aukeraketa baten emaitza da, kontuan hartuta Liburutegiak jorratzen duen espezializazio eremua eta arestian aipatutako gaiei bereziki egiten dien jarraipen estua.  Liburu, liburuetako artikulu zein aldizkarietako artikuluen erreferentziak daude. Guztiak daude kontsultagarri liburutegiaren katalogoan eta katalogo horretarako lotura eskaintzen dute azal bakoitzean klik eginda. Dokumentuak Interneten libre daudenean, esteka ere eskaintzen dute.

Gida kontsultatzen duenak, honako hauek aurkituko ditu bertan:

  • euskararen eta Euskal Herriaren egoera soziolinguistikoa aztertzen dituzten lanen erreferentziak;
  • euskararen alderdi didaktiko nahiz psikologikoak aztertzen dituzten lanen erreferentziak;
  • Euskal Herriko hezkuntza ereduak, hizkuntzei dagokienean, aztertzen dituzten lanen erreferentziak;
  • euskara ikasteko materialak.