Euskarari buruzko 2019ko bibliografia hautatua

Argitaratua: osteguna, 9 uztaila 2020, 12:00
HABE liburutegia

Euskarari buruzko 2019ko bibliografia hautatua dokumentua prestatu dute HABE liburutegian. Euskararen didaktikari, euskararen psikolinguistikari eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko bibliografiaren hautaketa bat da, duela bi urte hasitako bideari jarraikiz.  prestatu dute HABE Liburutegian aurten ere bai: . Hirugarren urtez prestatu dute horrelako dokumentu bat; are,  Gidak esparruko 8. zenbakia da.

Esan bezala, 2019an argitaratuko lanen aukeraketa baten emaitza da, kontuan hartuta Liburutegiak jorratzen duen espezializazio eremua eta arestian aipatutako gaiei bereziki egiten dien jarraipen estua.  Liburu, liburuetako artikulu zein aldizkarietako artikuluen erreferentziak daude. Guztiak daude kontsultagarri liburutegiaren katalogoan eta katalogo horretarako lotura eskaintzen dute azal bakoitzean klik eginda. Dokumentuak Interneten libre daudenean, esteka ere eskaintzen dute.

Gida kontsultatzen duenak, honako hauek aurkituko ditu bertan:

  • Euskararen eta Euskal Herriaren egoera soziolinguistikoa aztertzen dituzten lanen erreferentziak.
  • Euskararen alderdi didaktiko nahiz psikologikoak aztertzen dituzten lanen erreferentziak.
  • Euskal Herriko hezkuntza ereduak, hizkuntzei dagokienean, aztertzen dituzten lanen erreferentziak.
  • Euskara ikasteko materialak. 

Beste eduki interesgarriak

HABE Liburutegia

Euskarari buruzko 2018ko bibliografia hautatua

Euskararen didaktikari, euskararen psikolinguistikari eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko bibliografia prestatu dute HABE Liburutegian.