Euskarari buruzko 2018ko bibliografia hautatua

Argitaratua: asteazkena, 22 maiatza 2019, 1:58
HABE Liburutegia

Euskararen didaktikari, euskararen psikolinguistikari eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko 2018ko bibliografia hautatua prestatu dute HABE Liburutegian.

Guztiak dira 2018an argitaratuko lanak: liburuak, liburuetako artikuluak, aldizkarietako artikuluak. Guztiak daude kontsultagarri liburutegiaren katalogoan eta katalogorako lotura eskaintzen dute azal bakoitzean klik eginda. Dokumentuak Interneten libre daudenean, Interneterako esteka ere eskaintzen dute.

HABE Liburutegia_Gida 6

Beste eduki interesgarriak

HABE liburutegia

HABE Liburutegia: hizkuntzen didaktikan eta eleaniztasunean espezializatua

Hasiera-hasieratik esku hartu du HABE liburutegiak Zutaben eta Hizpiden. Lehendabiziko zenbakietan, esaterako, jasotako liburuen zein aldizkarien aipamenak eta laburpenak ematen ziren argitara. Oraingoan, berriz, liburutegiaren gaur egungo egoera aurkeztuko da; bereziki, azken urteotan zabaldutako bide berriak azalduko dira, baita landutako egitasmoak ere, Hizpide aldizkariko irakurleen jakingarri izan dadin.